V. Kontraekonomia jardunaldiak!!

Badatoz, badatoz V. Kontraekonomia jardunaldiak! Bosgarren urtez jarraian EKT-ko kideok Kontraekonomia jardunaldiak antolatu ditugu, apirilaren 10ean hasi eta 24an amaituko direlarik.

Urteak dira EHUko Sarrikoko fakultateak ikasleoi eskaintzen dizkigun edukiek dituzten mugen kontziente garela, eta honen aurrean, gure unibertsitateko esparrutik gure ekarpena egitea beharrezkoa iruditzen zaigu.

Hala, eskaintzen diguten hezkuntza kapitalistaren aurrean, langile klasearen mesedetara egongo den jakintza zabaltzeko eta gureganatzeko aukera gisa aurkezten ditugu Kontraekonomia jardunaldiak.

V.kontraekonomia jardunaldiak

Aurtengo egitaraua:

  • Apirilak 10, 17:00. Crisis mundial y acumulación de capital. Valladolideko Unibertsitateko irakasle den Juan Pablo Mateoren eskutik (Ekonomian doktorea).
  • Apirilak 12, 18:00. Historia del movimiento vasco en Euskal Herria. Joxerra Bustillo (kazetaria eta “Nuestro Mayo rojo” liburuaren idazleetako bat).
  • Apirilak 18, 17:00. Actualidad de la crítica de la economía política.
  • Apirilak 19, 18:00. Hezkuntza eta kapitalismoari buruz hausnartzen.
  • Apirilak 24, 16:30. Teknologia eta kapitala. San Mameseko ikasleen partetik.

Jardunaldiak Sarrikoko fakultateko Bulegoen eraikinean izango dira. Hala ere, ikasleez gain, interesaturik dagoen oro hurbildu eta parte hartzera gonbidatzen dugu.

Advertisements

Genero Jardunaldiak [Hegoak Talde Feministarekin elkarlana]

Martxo honetan formakuntzarekin jarraitzeko Hegoak Talde Feministarekin elkarlanean Genero Jardunaldiak antolatu ditugu. Bertan, Martxoak 12, 19 eta 22an eztabaida, hitzaldi eta dokumental bat erabiliko ditugu gai ugari jorratzeko: pornografia, prostituzioa, haurdunaldi subrogatua, emakumeen papera SESBn…

Hona hemen egitaraua:

  • Martxoak 12 (16:30): Pornografiari buruzko dokumentala eta ondoren eztabaida.
  • Martxoak 19 (16:30): Emakumearen gorputzaren merkantilizazioari buruzko eztabaida.
  • Martxoak 22 (18:00): “Emakumearen papera SESBn” hitzaldia.

*Jardunaldi guztiak Bulegoen eraikinean izango dira.

Hegoak Talde Feministari buruz gehiago jakiteko, euren sare sozialak:

Instagram

Twitter

Facebook

Ostegun kulturala: Otsailak 15

Aurten ere EKTko kideok eduki kritikoa eta aisialdia nahastuko dituen Ostegun kulturala antolatu dugu Otsailaren 15ean.

Osteguna Sarrikon hasiko dugu 10:30tan gure testu kritikoen eztabaidarekin, ondoren 13:30tan bazkari autogestionatuari ekingo diogu indarrak hartzeko.

Arratsaldean 7Katun landu dugun krisiei  buruzko  testu kritikoa aurkeztuko dugu 17:00tan, eta hau bukatzean trikipoteoa hasiko dugu alde zaharretik.

Ondoren 20:30tan jaialdiari hasiera emango diogu 7Katun Dj Febo artista ezagunarekin. Giro paregabea egongo da, beraz animatu etortzera!

(Jaialdian zehar lunch-a egongo da)