SOLDATAPEKO LANA ETA KAPITALA – KARL MARX

TESTU INGURUA

1849an Marxek idatzi zuen testu hau eta 1891an Engelsek sarrera atxiki zion.

1848 inguruan, Europako herrialdeen arteko gatazkak zeuden langileen aldetik. Frantzian iraultza Nagusia eman zen, ondoren, Italia, Polonia, Alemaniara hedatu zena.

Garai honetan nabaritzen ari ziren burgesia eta langileen arteko desberdintasunak.

LABURPENA

Zer da soldata?

Langileek beraien lan indarra saltzen dute eta bestalde, kapitalistek lan indar hau erosi egiten diote, ondoren kontsumitzeko. Beraz, kapitalistarentzako soldata merkantzia huts batean bihurtzen da. Kontuan eduki behar da soldata ez dela langileak sortzen duen amaierako produktuarekin finkatzen, posible baita kapitalistak produktu hau ez saltzea. Desberdintasuna da lan indarra denborarekin neurtzen dela eta azukrea berriz balantzaren bidez. Beraz, esan dezakegu, kapitalistarentzat lan indarra beste merkantzia batean bihurtzen dela, hau da, kategoria abstraktu batean. Langileak bere lan indarra, bizi iraupenerako saltzen du, beraz, berarentzako produzitzen duena ez da amaierako produktua izango, baizik eta soldata.

Merkantziaren prezioa zerek finkatzen du?

Saltzaileen eta erosleen arteko konpetentzia da eta bertan 3 aspektu zehazten dira:

Saltzaileen helburua, merkantzia berdina, prezio ahalik eta bajuenean saltzea da, beste saltzaileak merkatutik kanporatzeko. Modu honetara, merkatuan gero eta leku gehiago hartzen joango dira eta irabazi gehiago lortuko dituzte. Honen ondorioz, saltzaileen arteko konpetentziak prezioen jatsiera ekartzen du. Bestalde, erosleen konpetentzia dago eta konpetentzia honek prezioen igoera ekartzen du. Azkenik, saltzaile eta erosleen arteko konpetentzia dago, erosleek merke erosi nahi dute eta saltzaileek garesti saldu. Konpetentzia guzti honetan irabazle aterako dena, konpetentzien indarraren araberakoa izango da, hau da, kontuan eduki beharko da produktu zehatz horren merkatuan dagoen saltzaile eta erosle kopurua eta konpetentzia gutxiena duena aterako da irabazle. Hau da, saltzaile asko eta erosle gutxi badaude, eskaintza handiagoa izango da (gainprodukzioa) eta beraz, prezioak jeitsi egingo dira. Bestalde, erosle asko eta saltzaile gutxi badaude, eskaria handiagoa izango da eta beraz, prezioak igo egingo dira.

Azkenik, prezioa finkatzerakoan, produkzio kostuak ere kontuan eduki behar ditugu eta hauek finkatzeko bi faktore hartu beharko dira kontuan. Hasteko, lehengaien prezioa eta makinen depreziazioa eta bestalde, lan-indarraren arabera (denboraz neurtua). Lan-indarraren prezioa beraz, bere produkzio kostuak finkatuko du. Lan-indarraren produkzio kostua hezkuntza edo formazioan datza, beraz, gero eta denbora gutxiago pasa formatzen, gero eta prezio merkeagoa edukiko du bere lan indarrak, hau da, soldatak.

Kapitala eta soldatapeko lana

Kapitala ez da soilik diruan, lan instrumentuetan edo lehengaietan oinarritzen, baizik eta aldi berean balio tasen batura da, hau da, produktu ezberdinen arteko gehikuntza da.

Langileak kapitala erreproduzitzen du eta kapitalak berriz, lan-indarra. Beraz, kapitalaren hazkuntzak, lan-indar hazkuntza ekarriko du, hain zuzen ere, langile klasearen hazkuntza. Ondorioz, kapital produktiboaren hazkuntza langile hazkuntza baino handiagoa bada, langile gehiago beharko dira, eta garestiagoa izango da lan-indarraren prezioa. Beraz, langilearen egoerak jasangarria izan dezan, bere hazkuntzak azkarra izan beharko du.

Soldata motak

3 soldata mota bereiz ditzakegu: soldata nominala, soldata erreala era soldata erlatiboa.

Soldata nominala, langileak kapitalistari bere lan-indarraren truke jasotzen duen diru kantitatea izango litzateke. Baina, hortaz gain kontuan eduki behar dugu merkatuan dauden beste produktu guztiek duten prezioa, hau da, imajina ezazu 1000€-ko soldata nominala duzula eta bat batean merkatuko beste produktuen prezioak igo egiten direla. Zure soldata nominalak 1000€-koa izaten jarraituko du baina zure eros ahalmena merkatuan jeitsi egingo da, beraz, esan dezakegu soldata erreala (eros ahalmenarekin lotuta dagoena) jeitsi egin dela. Azkenik, soldata erlatiboa dugu. Soldata mota honek lotura zuzena dauka enpresen mozkinekin. Oraingoan, imajina ezazu, zure 1000€-ko soldata nominalarekin jarraituz, enpresen mozkinak %50an handitu direla eta zure soldata nominalak konstante jarraitu duela. Honek esan nahi du, garestiagoa den lan batengatik, berdin ordaintzen ari dela, beraz, soldata erlatiboa (enpresen mozkinen hazkundearekin konparatuz) jeitsi egingo litzateke. Soldata honi begiratuz ikusi dezakegu soldata erlatiboa gero eta gehiago ari dela jeisten, hain zuzen ere, kapitalistak gero eta aberatsagoak direla eta langileak berriz, gero eta pobreago. Honek, botere handiagoa ematen die kapitalistei langileekiko.

Ekonomista burgesek diote, gero eta handigoa izan kapital produktiboa, gero eta handiagoa izango dela soldataren hazkuntza. Baina, ze proportziotan?

Klaseen arteko konpetentziak

Burgesek duten gerra komertziala irabazteko, beraien helburua enpresen mozkinak handitzea da eta honetarako produktibitatea handitu beharko da. Hau lortzeko bi modu daude: lanaren banaketa eta makinak gehitzea.

Lan indar merkea saltzeaz gain, langilea gero eta produktiboagoa izaten saiatzen da lan barruan, soldata handiagoa izateko. Honek, langileen arteko konpetentzia altuago bat egotea ekartzen du. Honetaz gain, gero eta makina gehiago sartzen badira enpresan, lana gero eta sinpleagoa izango da eta beraz, gero eta langile gehiagok egin ahalko dute lan bera. Honen erruz langileen arteko lehia handitu egingo da.

Beraz, langileek beraien artean duten gerrak produktibitatea handitzeko eta burgesek beraien artean dituzten gerra komertzialak, azkenik, burgesia/langile klaseak duten borroka bigarren planora pasatzera eramaten diete. Ondorioz, burgesiarentzako onuragarria da langileek beraien artean borroka handia izatea.

Advertisements

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s