Krisiei buruzko testu kritikoa

TESTU KRITIKOA KRISIAK (Egin klik gainean deskargatzeko)

Advertisements

Ostegun kulturala: Otsailak 15

Aurten ere EKTko kideok eduki kritikoa eta aisialdia nahastuko dituen Ostegun kulturala antolatu dugu Otsailaren 15ean.

Osteguna Sarrikon hasiko dugu 10:30tan gure testu kritikoen eztabaidarekin, ondoren 13:30tan bazkari autogestionatuari ekingo diogu indarrak hartzeko.

Arratsaldean 7Katun landu dugun krisiei  buruzko  testu kritikoa aurkeztuko dugu 17:00tan, eta hau bukatzean trikipoteoa hasiko dugu alde zaharretik.

Ondoren 20:30tan jaialdiari hasiera emango diogu 7Katun Dj Febo artista ezagunarekin. Giro paregabea egongo da, beraz animatu etortzera!

(Jaialdian zehar lunch-a egongo da)

Saski optimoaren irabazlea 342 zenbakia, ordezkoa: 274

Atzo gure sare sozialetan zuzenean emititutako zozketan 342 zenbakiak irabazi zuen  saskia, ordezkoa 274 zenbakia izanik.

Dakizuenez, Ekonomia Kritikoko Taldekook gure proiektua era autogestionatuan finantzatzeko saski bat zozketatu dugu. Saskia etxeko produktuekin eta bertoko produktuekin bete dugu, gainera oporretan kritikotasuna lantzen jarraitzeko liburu bat ere sartu dugu: “¿Por qué discrepan los economistas?”

Eskerrikasko boletoak erosi dizkiguzuen guztioi eta zorionak irabazleari!

Bestalde, jakinarazten dugu irabazlea gurekin harremanetan jarri dela saskia jasotzeko.

Gabonetako saski optimoaren zozketa

Aurten, Ekonomia Kritikoko Taldekook gure proiektua era autogestionatuan finantzatzeko, gabonetako saskia zozketatuko dugu, boleto bakoitza 1€tan salduz. Boletorik erosi nahi izanez gero jarri gurekin kontaktuan sarriko.asanblada@gmail.com korreoaren bitartez, edo ditugun sare sozialetako baten bitartez.

Zozketa, Abenduaren 18an izango da eta emaitza sare sozialetan eta web orrian argitaratuko dugu, saskia eskatzeko 4 eguneko epearekin.

 

Herri Unibertsitatearen asanblada orokorra, Azaroak 15, 15:00tan Sarreran

Aurreko kurtsoetan bezala, aurtengoan ere Herri Unibertsitatea antolatuko dugu Bilbouniko ikasleok.

Herri Unibertsitatea, ikasleok era autogestionatu batean eraikitzen dugun unibertsitate eredu alternatiboa da. Gaur egungo sistemak ez baititu gure iritziak kontuan hartzen, eta horren aurrean Herri Unibertsitatea gure nahien arabera eraiki dezakegu. Sistemak bultzatzen duen indibidualismoa gaindituz, Herri Unibertsitatea elkartasunean eta kolektibotasunean oinarrituz.

Sarrikoko ikaslea bazara eta proiektu honetan parte hartu nahi baduzu edota Herri Unibertsitateaz gehiago jakin nahi baduzu animatu eta etorri Azaroaren 15ean egingo den Asanblada irekira. Sarreran 15:00tan.

Gora Herri Unibertsitatea!

“Colectivismo y lucha de clases. Un análisis desde Euskal Herria” testuaren ondorioak

Urriak 9an, astelehena, BUIAk antolatutako formakuntza saioan, Kolitzaren “Colectivismo y
lucha de clases. Un análisis desde Euskal Herria” testua aztertzeko bildu ginen.

Kolitza langileriaren definizioarekin hasten da. Alde batetik, bere lan-indarra
soldata baten truke saldu behar dutenak aipatzen ditu, langile klasearen definizio klasikoa, eztabaidarik sortu ez zuena.

Baina, jarraian, enplegatuak ez dituzten autonomoek (edo enplegatuak eduki
arren kredituen mendean daudenak), soldata irabazteko ekoizten duten kooperatibistek eta guztiz zorpetuta dauden enpresa txikiak eta ertainak langile klasearen barruan sartzen ditu ere.

Honek gogoeta batera bultzatu gintuen, eta ondorio hauek atera genituen:
1-Ezinezkoa da analisi marxista egitea klase nomenklatura burgesak
erabiliz. Burgesia txikia, langile-aristokrazia edo ekoizle txikia dira
landu behar ditugun kontzeptuak. Haien rola eta interesak gaur egungo gizartean ikertu behar ditugu.

2-Kolitzak aipatzen dituen talde sozial guztiek ezaugarri bat dute amankomunean. Ez dira gainbalioaren azken onuradunak, hau da, langileak izan ditzaketen arren, bankuak edo sektore finantzarioak geratzen dira haiek sortutako gainbalioarekin. Hori dela eta, pertsona guzti hauek ez dute kapitala metatzeko ekoizten, baizik eta bizitza
ahalbidetuko duten merkantziak erosteko.

Dena den, testuaren gaia langilearen soldata zen. Soldata ez da ekoizpen
prozesuan langileak erabiltzen duen lan-indarraren balioa, lan-indar horren
erreprodukzio kostua baizik. Kolitzak lau atal ezberdinetan banatzen ditu kostu
hauek.
1-Langilearen produkzio gastuak pertsona bezala, basikoenak (etxebizitza,
arropa, janaria…).
2-Langilearen erreprodukzio gastuen partea (emakumeek erreprodukzio
lanarekin betetzen dute bestea, dohainik).
3-Langileak puntu horretara ailegatzeko izan dituen formakuntza gastuak,
erabili duen denbora eta dirua.
4-Langilearen obedientziak osatzen du soldataren azken partea. Parte hau
handitzeko borrokatzen dute erakunde sindikal edo mugimendu espontaneo guztiek, obedientziaren prezioa handitzeko.

 

Horrela, Kolitzak arazo kualitatibo, eta ez kuantitatibo, baten aurrea gaudela
esaten digu. Kapitala, balioa eta jabetza pribatuarekin apurtzean datza komuniston erronka, ez obedientziaren prezioa igotzean.
Guzti honek galdera batzuk utzi zizkigun, ze motatako dinamikak sustatu behar
ditugu kapitalismoa gainditzeko? Ze motatako erakundeak erabili behar ditugu?
Prozesua Euskal Herrian, Euskadin ala Estatu Espainiarrean eta Frantsesan
eman beharko zen?

 

(Hemen landutako testua interneten)

Colectivismo y lucha de clases. Un análisis desde Euskal Herria