Herri Unibertsitatearen asanblada orokorra, Azaroak 15, 15:00tan Sarreran

Aurreko kurtsoetan bezala, aurtengoan ere Herri Unibertsitatea antolatuko dugu Bilbouniko ikasleok.

Herri Unibertsitatea, ikasleok era autogestionatu batean eraikitzen dugun unibertsitate eredu alternatiboa da. Gaur egungo sistemak ez baititu gure iritziak kontuan hartzen, eta horren aurrean Herri Unibertsitatea gure nahien arabera eraiki dezakegu. Sistemak bultzatzen duen indibidualismoa gaindituz, Herri Unibertsitatea elkartasunean eta kolektibotasunean oinarrituz.

Sarrikoko ikaslea bazara eta proiektu honetan parte hartu nahi baduzu edota Herri Unibertsitateaz gehiago jakin nahi baduzu animatu eta etorri Azaroaren 15ean egingo den Asanblada irekira. Sarreran 15:00tan.

Gora Herri Unibertsitatea!

Advertisements

“Colectivismo y lucha de clases. Un análisis desde Euskal Herria” testuaren ondorioak

Urriak 9an, astelehena, BUIAk antolatutako formakuntza saioan, Kolitzaren “Colectivismo y
lucha de clases. Un análisis desde Euskal Herria” testua aztertzeko bildu ginen.

Kolitza langileriaren definizioarekin hasten da. Alde batetik, bere lan-indarra
soldata baten truke saldu behar dutenak aipatzen ditu, langile klasearen definizio klasikoa, eztabaidarik sortu ez zuena.

Baina, jarraian, enplegatuak ez dituzten autonomoek (edo enplegatuak eduki
arren kredituen mendean daudenak), soldata irabazteko ekoizten duten kooperatibistek eta guztiz zorpetuta dauden enpresa txikiak eta ertainak langile klasearen barruan sartzen ditu ere.

Honek gogoeta batera bultzatu gintuen, eta ondorio hauek atera genituen:
1-Ezinezkoa da analisi marxista egitea klase nomenklatura burgesak
erabiliz. Burgesia txikia, langile-aristokrazia edo ekoizle txikia dira
landu behar ditugun kontzeptuak. Haien rola eta interesak gaur egungo gizartean ikertu behar ditugu.

2-Kolitzak aipatzen dituen talde sozial guztiek ezaugarri bat dute amankomunean. Ez dira gainbalioaren azken onuradunak, hau da, langileak izan ditzaketen arren, bankuak edo sektore finantzarioak geratzen dira haiek sortutako gainbalioarekin. Hori dela eta, pertsona guzti hauek ez dute kapitala metatzeko ekoizten, baizik eta bizitza
ahalbidetuko duten merkantziak erosteko.

Dena den, testuaren gaia langilearen soldata zen. Soldata ez da ekoizpen
prozesuan langileak erabiltzen duen lan-indarraren balioa, lan-indar horren
erreprodukzio kostua baizik. Kolitzak lau atal ezberdinetan banatzen ditu kostu
hauek.
1-Langilearen produkzio gastuak pertsona bezala, basikoenak (etxebizitza,
arropa, janaria…).
2-Langilearen erreprodukzio gastuen partea (emakumeek erreprodukzio
lanarekin betetzen dute bestea, dohainik).
3-Langileak puntu horretara ailegatzeko izan dituen formakuntza gastuak,
erabili duen denbora eta dirua.
4-Langilearen obedientziak osatzen du soldataren azken partea. Parte hau
handitzeko borrokatzen dute erakunde sindikal edo mugimendu espontaneo guztiek, obedientziaren prezioa handitzeko.

 

Horrela, Kolitzak arazo kualitatibo, eta ez kuantitatibo, baten aurrea gaudela
esaten digu. Kapitala, balioa eta jabetza pribatuarekin apurtzean datza komuniston erronka, ez obedientziaren prezioa igotzean.
Guzti honek galdera batzuk utzi zizkigun, ze motatako dinamikak sustatu behar
ditugu kapitalismoa gainditzeko? Ze motatako erakundeak erabili behar ditugu?
Prozesua Euskal Herrian, Euskadin ala Estatu Espainiarrean eta Frantsesan
eman beharko zen?

 

(Hemen landutako testua interneten)

Colectivismo y lucha de clases. Un análisis desde Euskal Herria

EKT 2017-2018

Martxan da kurtso berria, eta horrekin batera baita EKT ere.

Kurtso honetan salto kualitatibo handia emateko intentzioa dugu, horretarako proiektu interesgarri ugari martxan jarriko ditugu (hitzaldiak, mahai-inguruak, testu kritikoak, etab).

Gainera sare sozialetan gure presentzia handituko dugu pentsamendu kritikoa ahalik eta gehien zabaltzeko helburuarekin.

Beraz, adi ibili sare sozialei eta Sarrikoko kartel eta pankartei, aurten gerra asko emango baitugu!